Erreserba Arautegia

Partikularren erreserbak

DERRIGORREZKOA DA ERRESERBA ON LINE EGITEA (ikusi egutegia), SARRERA BERMATZEKO, BISITARI ETA TURISTA GEHIEGI EGONEZ GERO, SARRERA MUGATU AHAL BAITA

• Erreserba mota honetan partikularrak sartzen dira, eskaera bakar bakoitzean 10 sarrera arteko erreserba egin ahal izango da. 10 erreserba baino gehiago nahi izatekotan, talde-erreserba sistemaren bidez egin beharko da.

• Aurrerapena: erreserbak eguna baino 6 hilabete lehenagotik bisita egun aurreko 12:00h-ak arte egin ahal izango dira.

• Gaztelugatxera sarrera horretarako prestatuta eta adierazita dauden guneetatik egingo da. Langileak izango dira erreserba egiaztatu eta erregistratuko dutenak.

• Erreserbak, erreserba-sisteman adierazitako ordutegian egingo dira eta erreserbarik gabe ezin izango da espaziora sartu.

• Erreserba egin ondoren, mezu elektroniko bat jasoko duzu Gaztelugatxera heltzerakoan aurkeztu beharko duzun erreserbaren frogagiriarekin (inprimatua edo mugikorrean). Inprimatutako edo mugikorreko sarrera ibilbide amaierara arte gorde beharko da, langileek egokiak direla uste dituzten egiaztapenak egin ditzaten.

• Erreserbaren baliotasuna: Sarreran agertzen ez bazara, erreserba baliogabetuta geratuko da zehaztutako ordu eta datatik 60 minutura. Garrantzitsua da ordua errespetatzea eta berandu helduz gero telefonoz edo posta elektronikoz jakinaraztea (“kontaktua” atalean dago eskuragarri).

• Erreserba bertan behera utz daiteke ordainagiriarekin batera jasotako posta elektronikoan. Erreserba erabiliko ez baduzu, aurretiazko denbora nahikoarekin baliogabetzea iradokitzen dizugu, beste pertsona batzuek plaza libre hori erabil dezaten. Zehaztutako denboraren barnean sarreran ez agertzeak, urte bateko epean erreserba berriak egin ezin izatea suposatuko du.

• Erreserba datuak: datu pertsonalez gain, telefono zenbakia eskatzen da azken orduko informazioa egotekotan komunikatu ahal izateko, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO) betetzen.

Taldeko erreserbak

DERRIGORREZKOA DA ERRESERBA ON LINE EGITEA (ikusi egutegia), SARRERA BERMATZEKO, BISITARI ETA TURISTA GEHIEGI EGONEZ GERO, SARRERA MUGATU AHAL BAITA

• Erreserba mota honetan 11 pertsona edo gehiago diren talde guztiak sartzen dira, eskaera bakar batean 34 sarrera arteko erreserba egin ahal izango da.

• Aurrerapena: erreserbak eguna baino 6 hilabete lehenagotik bisita egun aurreko 12:00h-ak arte egin ahal izango dira.

• Gaztelugatxera sarrera horretarako prestatuta eta adierazita dauden guneetatik egingo da. Langileak izango dira erreserba egiaztatu eta erregistratuko dutenak.

• Erreserbak, erreserba-sisteman adierazitako ordutegian egingo dira eta erreserbarik gabe ezin izango da espaziora sartu.

• Erreserba egin ondoren, mezu elektroniko bat jasoko duzu Gaztelugatxera heltzerakoan aurkeztu beharko duzun erreserbaren frogagiriarekin (inprimatua edo mugikorrean). Inprimatutako edo mugikorreko sarrera ibilbide amaierara arte gorde beharko da, langileek egokiak direla uste dituzten egiaztapenak egin ditzaten.

• Erreserbaren baliotasuna: Sarreran agertzen ez bazara, erreserba baliogabetuta geratuko da zehaztutako ordu eta datatik 60 minutura. Garrantzitsua da ordua errespetatzea eta berandu helduz gero telefonoz edo posta elektronikoz jakinaraztea (“kontaktua” atalean dago eskuragarri).

• Erreserba bertan behera utz daiteke ordainagiriarekin batera jasotako posta elektronikoan. Erreserba erabiliko ez baduzu, aurretiazko denbora nahikoarekin baliogabetzea iradokitzen dizugu, beste pertsona batzuek plaza libre hori erabil dezaten. Zehaztutako denboraren barnean sarreran ez agertzeak, urte bateko epean erreserba berriak egin ezin izatea suposatuko du.

• Erreserba datuak: datu pertsonalez gain, telefono zenbakia eskatzen da azken orduko informazioa egotekotan komunikatu ahal izateko, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO) betetzen.

Bidaiarien operadoreen erreserbak

DERRIGORREZKOA DA ERRESERBA ON LINE EGITEA (ikusi egutegia), SARRERA BERMATZEKO, BISITARI ETA TURISTA GEHIEGI EGONEZ GERO, SARRERA MUGATU AHAL BAITA

• Erreserba mota honetan, tour operadore batek kudeatutako 35 eta 60 pertsona arteko talde guztiak sartzen dira, 60 sarrera izanik eskaera bakoitzean erreserbatu ahal izango diren sarreren gehiengoa. Neurri handiagoko talde bat izatekotan, mesedez, jarri kontaktuan gaztelugatxe@bizkaia.eus posta elektronikoaren bidez.

• Nortasun Agiri edo pasaporte berdinarekin, touroperadore erreserbaren bidez 60 sarrera erreserbatu arte eduki ahal izango dira aktibaturik, data eta ordu berean edo data eta ordu desberdinetan.

• Aurrerapena: erreserbak eguna baino 6 hilabete lehenagotik bisita egun aurreko 12:00h-ak arte egin ahal izango dira.

• Gaztelugatxera sarrera Ermu gisa markatutako sarbide-kontroletik egingo da. Langileak izango dira erreserba egiaztatu eta erregistratuko dutenak.

• Aurre-erreserbak, erreserba-sisteman adierazitako ordutegian egingo dira eta erreserba baieztatu gabe ezin izango da espaziora sartu.

• AURREERRESERBA egin ondoren mezu elektroniko bat jasoko duzu eta gaztelugatxe@bizkaia.eus helbidera idatzi beharko duzu helbide elektronikoa eta erreserba kodea gehituz eta sisteman adierazitako txanden artean aukeratutako ordua adieraziz. Gaztelugatxeko taldeak erreserba berretsiko du eskuragarri egonez gero posta elektronikoz.