Erreserba Arautegia

Partikularren erreserbak

KOMENIGARRIA DA ERRESERBA ON LINE EGITEA, SARRERA BERMATZEKO, BISITARI ETA TURISTA GEHIEGI EGONEZ GERO, SARRERA MUGATU AHAL BAITA

• Erreserba mota honetan partikularrak sartzen dira, eskaera bakar bakoitzean 10 sarrera arteko erreserba egin ahal izango da. 10 erreserba baino gehiago nahi izatekotan, talde-erreserba sistemaren bidez egin beharko da.

• Nortasun Agiri edo pasaporte batekin 10 sarrera erreserbatu arte eduki ahal izango dira aktibaturik, data eta ordu berean edo data eta ordu desberdinetan.

• Aurrerapena: erreserbak eguna baino 6 hilabete lehenagotik bisita egun aurreko 12:00h-ak arte egin ahal izango dira.

• Gaztelugatxera sarrera horretarako prestatuta eta adierazita dauden guneetatik egingo da. Langileak izango dira erreserba egiaztatu eta erregistratuko dutenak.

• Erreserbak, erreserba-sisteman adierazitako ordutegian egingo dira eta erreserbarik gabe ezin izango da espaziora sartu.

• Erreserba egin ondoren, mezu elektroniko bat jasoko duzu Gaztelugatxera heltzerakoan aurkeztu beharko duzun erreserbaren frogagiriarekin (inprimatua edo mugikorrean). Inprimatutako edo mugikorreko sarrera ibilbide amaierara arte gorde beharko da, langileek egokiak direla uste dituzten egiaztapenak egin ditzaten.

• Erreserbaren baliotasuna: Sarreran agertzen ez bazara, erreserba baliogabetuta geratuko da zehaztutako ordu eta datatik 60 minutura. Garrantzitsua da ordua errespetatzea eta berandu helduz gero telefonoz edo posta elektronikoz jakinaraztea (“kontaktua” atalean dago eskuragarri).

• Erreserba bertan behera utz daiteke ordainagiriarekin batera jasotako posta elektronikoan. Erreserba erabiliko ez baduzu, aurretiazko denbora nahikoarekin baliogabetzea iradokitzen dizugu, beste pertsona batzuek plaza libre hori erabil dezaten. Zehaztutako denboraren barnean sarreran ez agertzeak, urte bateko epean erreserba berriak egin ezin izatea suposatuko du.

• Erreserba datuak: datu pertsonalez gain, telefono zenbakia eskatzen da azken orduko informazioa egotekotan komunikatu ahal izateko, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO) betetzen.

Taldeko erreserbak

KOMENIGARRIA DA ERRESERBA ON LINE EGITEA, SARRERA BERMATZEKO, BISITARI ETA TURISTA GEHIEGI EGONEZ GERO, SARRERA MUGATU AHAL BAITA

• Erreserba mota honetan 11 pertsona edo gehiago diren talde guztiak sartzen dira, eskaera bakar batean 65 sarrera arteko erreserba egin ahal izango da.

• Nortasun Agiri edo pasaporte berdinarekin, talde-erreserbaren bidez 65 sarrera erreserbatu arte eduki ahal izango dira aktibaturik, data eta ordu berean edo data eta ordu desberdinetan.

• Aurrerapena: erreserbak eguna baino 6 hilabete lehenagotik bisita egun aurreko 12:00h-ak arte egin ahal izango dira.

• Gaztelugatxera sarrera horretarako prestatuta eta adierazita dauden guneetatik egingo da. Langileak izango dira erreserba egiaztatu eta erregistratuko dutenak.

• Erreserbak, erreserba-sisteman adierazitako ordutegian egingo dira eta erreserbarik gabe ezin izango da espaziora sartu.

• Erreserba egin ondoren, mezu elektroniko bat jasoko duzu Gaztelugatxera heltzerakoan aurkeztu beharko duzun erreserbaren frogagiriarekin (inprimatua edo mugikorrean). Inprimatutako edo mugikorreko sarrera ibilbide amaierara arte gorde beharko da, langileek egokiak direla uste dituzten egiaztapenak egin ditzaten.

• Erreserbaren baliotasuna: Sarreran agertzen ez bazara, erreserba baliogabetuta geratuko da zehaztutako ordu eta datatik 60 minutura. Garrantzitsua da ordua errespetatzea eta berandu helduz gero telefonoz edo posta elektronikoz jakinaraztea (“kontaktua” atalean dago eskuragarri).

• Erreserba bertan behera utz daiteke ordainagiriarekin batera jasotako posta elektronikoan. Erreserba erabiliko ez baduzu, aurretiazko denbora nahikoarekin baliogabetzea iradokitzen dizugu, beste pertsona batzuek plaza libre hori erabil dezaten. Zehaztutako denboraren barnean sarreran ez agertzeak, urte bateko epean erreserba berriak egin ezin izatea suposatuko du.

• Erreserba datuak: datu pertsonalez gain, telefono zenbakia eskatzen da azken orduko informazioa egotekotan komunikatu ahal izateko, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO) betetzen.

Bidaiarien operadoreen erreserbak

KOMENIGARRIA DA ERRESERBA ON LINE EGITEA, SARRERA BERMATZEKO, BISITARI ETA TURISTA GEHIEGI EGONEZ GERO, SARRERA MUGATU AHAL BAITA

• Erreserba mota honetan, tour operadore batek kudeatutako 11 eta 65 pertsona arteko talde guztiak sartzen dira, 65 sarrera izanik eskaera bakoitzean erreserbatu ahal izango diren sarreren gehiengoa. Neurri handiagoko talde bat izatekotan, mesedez, jarri kontaktuan gaztelugatxe@bizkaia.eus posta elektronikoaren bidez.

• Nortasun Agiri edo pasaporte berdinarekin, touroperadore erreserbaren bidez 65 sarrera erreserbatu arte eduki ahal izango dira aktibaturik, data eta ordu berean edo data eta ordu desberdinetan.

• Aurrerapena: erreserbak eguna baino 6 hilabete lehenagotik bisita egun aurreko 12:00h-ak arte egin ahal izango dira.

• Gaztelugatxera sarrera horretarako prestatuta eta adierazita dauden guneetatik egingo da. Langileak izango dira erreserba egiaztatu eta erregistratuko dutenak.

• Erreserbak, erreserba-sisteman adierazitako ordutegian egingo dira eta erreserbarik gabe ezin izango da espaziora sartu.

• Erreserba egin ondoren, mezu elektroniko bat jasoko duzum Gaztelugatxera heltzerakoan aurkeztu beharko duzu erreserbaren frogagiriarekin (inprimatua edo mugikorrean). Inprimatutako edo mugikorreko sarrera ibilbide amaierara arte gorde beharko da, langileek egokiak direla uste dituzten egiaztapenak egin ditzaten.